miércoles, 9 de abril de 2014

NOLA EGITEN DUGU?

Jakin nahi baduzu nola egiten den eta bere abantailak sakatu HEMEN

UDALAREN JARDUNALDIETAN

IBAIONDO ESKOLAKO GURASO, IKASLE ETA IRAKASLEOK KONPOST EGITEN Esperientzia hau eskolako guraso, irakasle eta ikasleen partaidetzarekin egiten ari garela. Gure esperientzia oso sinple bezain emankorra da. Ea gustukoa duzuen.
ZERGATIK KONPOSTA? Gure baratzea ekologikoa delako. Guk ez dugu ongarri artifizialarik erabiltzen. Gainera, ingurumena zaintzen laguntzen du eta elikadura onuragarri bat ahabideratzen du. Materia organikoaren zikloa hobeto ulertzera laguntzen du: jaio, hazi, ugaldu eta hil. Horrela lurrak eman diguna berriro bueltatzen da lurrera bizitza berri bat emateko. Bizitzaren motorea da. Gure zaborraren hondakinak baloratzen eta ondo bereizten ikasten dugu. Hondakinak sortzen baditugu, kudeatu behar ditugu. Guk ez dugu nahi zaborra pilatzea. Guretzako materia organikoa ez da zaborra. Da gure altxorra. ZERTARAKO? Zabortegietan zabor gehiago ez pilatzeko. Hondakin kopurua murrizteko. Espazioa aurrezteko. Berrerabiltzeko CO2 gutxiago botatzeko, erraustu ez baita. ZER BOTATZEN DUGU? BAI: Landareen hondakin organikoak. Hazirik gabeko hondakin organikoak. Maskorrak, koskolak. EZ: Animalien hondakin organikoak. Hezurrak, Hondakin organiko sukaldatuta. Papera, plastikoa, zura.